Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Bujanda: “Gobernuaren bidegabekeriak agerian utzi dituzte epaileek”

“Garaipen juridiko garrantzitsua” lortu du beste behin ere Euskalerria Irratiak, haren zuzendari Mikel Bujandak Bazkalburuko saioan esan berri duenez. Gure irratia lizentziarik gabe utzi zuen 2006ko banaketa baliogabetzen duen epaiaren lehen balorazioa egiterakoan, Bujandak nabarmendu du “epaileek Nafarroako Gobernuaren bidegabekeriak agerian” utzi dituztela.

Gehiago ere esan du gure irratiko zuzendariak,  “oso pozik egoteko eguna” dela, “zoriontzeko eguna”.  Eskerrak ere eman ditu: Nafarroako Gobernuko abokatuen kontra “lan eskerga” egin duen Asun Galar abokatuari. Gastu juridikoak bere gain hartu dituen EKEri. Eta, bereziki, “irratiko lagun guztiei, gugan konfidantza izan duten guztiei, gure arrazoiak entzunda, sinetsi dituzten guztiei”. Entzun osoa…

febrero 12, 2010 Posted by | Uncategorized | , , , | Deja un comentario

Euskalerria Irratia: Epaileek arrazoia eman digute

2006ko irrati lizentzia banaketa baliorik gabe utzi dute epaileek, Euskalerria Irratiak aurkezturiko helegitea onartuz. Oraintxe jaso dugun ebazpenaren arabera, Nafarroako Gobernuak “irregularki” jokatu zuen txostena DOXA enpresari enkargatuz, osaturiko kontratazio mahaiak “ez zuen bere zeregina bete”, eta hori  “deuseztasun akatsa” da, beste modu batean esanda, gure irratia lizentziarik gabe utzi zuen prozesu osoa baliogabetzen duen huts egitea. Seguir leyendo

febrero 12, 2010 Posted by | Euskalerria Irratia | , , , , | 1 comentario

Las talas bárbaras de olivos en Ablitas

No podemos menos que indignarnos al conocer la noticia de que, en la zona de Ablitas desde el 2004 al 2010 se han talado 20.589 olivos, exactamente el 59,5%.

Semejante fechoría solamente la pueden consentir gobernantes descerebrados, entre los que se encuentra Begoña Sanzberro, que además de no estar preparados para el cargo que ocupan, no se enteran de la urgente necesidad de conservación del Planeta Tierra para que siga dándonos cobijo a los humanos.

No tiene explicación racional ésta tala masiva de olivos, un patrimonio cuya existencia data hasta los 1000 años. Estos olivos deberían haber estado protegidos para que actuaciones salvajes amparadas en concentraciones parcelarias fueran posibles. La denuncia realizada por la Cooperativa Nuestra Señora del Rosario de Ablitas por daño patrimonial llega tarde, cuando el disparate está ya hecho. Seguir leyendo

febrero 12, 2010 Posted by | Juan del Barrio | , , , , , , | Deja un comentario

2010, benetako krisiaren hasiera

Pedro Solbes Espainiako Gobernuko Ekonomia lehendakariordea 2008ko irailaren bukaeran, hau da, duela urte t’erdi: “Espainiako ekonomiaren indarrari esker eta Gobernuak hartu dituen neurriei esker, datorren urtearen erdialdera hasiko da gainditzen krisia Espainia”. Espainiako administrazioen zor publikoa bi puntu hasiko zela iragarri zuen Solbesek, horrela BPGaren %38,8ra iritsiz, baina horregatik lasai egoteko gaineratu zuen, Europako beste herrialde batzuen aldera, Espainia oso eroso zegoela.

2009ko maiatzaren 2an, esate batera, Espainiako egunkari gehienen titulu eta albiste garrantzitsuena izan zen langabezia datuen beherakadari buruzkoa. El Diario Vascoren paragrafo batek honakoa zioen, adibidez: “Epe ertainera, honek ez du ekarriko enpleguaren hazkundea, baina krisiaren larriena iragan da, zenbait adituren esanetan”. Seguir leyendo

febrero 12, 2010 Posted by | Xabier Letona | , , , , , | Deja un comentario