Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Blanca Urgellek zerbait dauka bere teilatuaren gainean

A. Osinalde Zuzeu albistarian

Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura Sailburu Andrea, ezin kexatuko da, zuzen-zuzenean baitauka gaurko egunkarietan eta nonahi, EiTBko kazetariek eta enpresa komitekoek idatzitako gutun ezin garbiagoa.

Egin dezake itsuarena, egin dezake ostrukarena, ala egin dezake dagokiona: eskuartu eta gauzak behingoz konpondu. Bere aukeran (eta Lopezenean) dago hori, baina ezin ukatuko du gertaerak ezagutu eta aztertzeko berebiziko aukera eman ez zaionik.

Pensatzekoa da halako zarata trakets eta galanta piztu duen zuzendaritzak, audientzia zifrak hutsaren hurrengora ekarri dituen ekipoak, merezi duela oharren bat bederen. Besterik ez bada, zalaparta kudeatzen ez jakiteagatik eta zuzendaritzak berak botatzeagatik “gasolina sutara”, amatatu beharrean. (Bestalde, behin horretan hasita, ez legoke gaizki Urgell Andreak, EiTBko zuzendaritzak banatu dituen ekoizpenen zerrenda “arrazoitua” eskatuko balu. Esaten da sekula ez dela ikusi hainbesteko lagunkeriarik.)

Ederki amaitzen dute EiTBkoek gutuna, “zeuk erabaki” esanez. Gure irudikotz, Urgell Andreak ez luke aukera pasatzen utzi behar alferrik. Denok begira gauzka, foko guztiak dauzka berarentzat. EITBrekin egiten duena, Lopezen gobernuaren “politika egiteko estiloaren” adibiderik behinena izan liteke. Sigue leyendo

diciembre 1, 2010 Posted by | A. Osinalde | , , , | Deja un comentario