Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Espainia existitzen da orain

I. Tubia zuzeu albistarian

Europa osoan zehar zabaldu dira espainiar selekzioaren kamisetak. Torres, Villa, Casillas, … Munduko Futbol Txapelketa irabazi ondotik, Espainia existitzen da orain.

Hamar egunez ibili naiz Europan barna, hiri ezberdinak bisitatzen. Venezia, Zagreb, Liubliana, Budapest, Praga eta Friburgon egon naiz Iruñeko Amaiur Dantza Taldearekin batera. Uda oro atera naiz Euskal Herritik gure herriko dantzak erakustera, eta sekula ez nuen aurtengoa ikusi: Espainia existitzen da Europan.

Venezian izan ginen lehen egunean. Postuetan maskarak, gondolarien txapelak eta espainiar selekzioaren kamisetak (!). Karrikan ere, aunitz ziren kamiseta gorria soinean zeramatenak. Liublianan eta Zagreben espainiarrek harro jantzi zituzten haien selekzioaren kamisetak eta Budapesteko souvenir dendetan Villa eta konpainiaren atorrak salgai ziren. Hungariako selekzioaren kamiseta aurkitzea zailagoa zen “la rojarekin” topatzea baino. Sigue leyendo

agosto 12, 2010 Posted by | I. Tubia | , , , , , , | Deja un comentario