Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Gora Iruña: 2010ko Sanferminen balorazioa – Valoración de los Sanfermines 2010

Gora Iruña

Lehenengo balantzea euskaraz dago eta bigarrena gaztelainaz.
El primer balance está en euskara y el segundo en castellano.

GORA IRUÑEAk 2010eko SANFERMINEN BALANTZEA BURUTU DU.

Pasa berri diren Sanfermin hauetan zerbait argi eta garbi geratu bada bi proiektu existitzen direla izan da, bi filosofia eta hiri honetan jaiak egiteko bi era. Eta are gehiago Sanferminak bizitzeko.

Inposizioen gainean hiritarrek erakutsitako haserrea, jaien pribatizazioa, jai gune eta ekitaldien erabilpen alderdikoia eta Sanferminen filosofia bera, Barcinak eta UPNk egiten duten propagandarako erabilera geroz eta nabariagoa da. Haserre honen aurrean geroz eta hiritar gehiago dira Sanfemrinen bat-batekotasunaz galdekatzen dutenak, jaiaz gozatzeko askatasunaz galdekatzen dutenak, non dagoen gure kultura, non dagoen euskara, non dagoen hiritarren protagonismoa. Sigue leyendo

julio 20, 2010 Posted by | Gora Iruñea | , , , , , , , , , , , , , , , | Deja un comentario

«Herritarrok suspertu behar dugu galtzear dagoen bat-batekotasuna»

Dani Saralegi Gora Iruñea plataforma kidea Berrian

Jaiak herritarrenak eta herritarrentzat direla entzuten da maiz, baina hainbatetan bestela gertatzen da. Gora Iruñea plataformak sanfermin herrikoiak sustatu ditu, aurten ere.

Haurrentzat zein helduentzat, gauekoak nahiz egunekoak. Hamaika dira aurtengo sanferminetarako Gora Iruñea plataformak antolaturiko ekimenak. Urtero bezala, herri bestak, parte-hartzaileak eta irekiak prestatu dituzte, eta, urtero bezala, trabak baino ez dituzte jaso Udalaren aldetik. Hala ere, egitaraua aurrera eramanen dute, eta jende anitz espero dute jai giroaz gozatzeko.

Dani Saralegi iruindarra Gora Iruñea taldeko kide da plataformaren hastapenetatik. Sanferminetan lan egitea eta zenbait ekimen antolatzea egokitu bazaio ere, bestarako gogotsu dago. «Oso sanfermineroa naiz», aitortu du. Sigue leyendo

julio 9, 2010 Posted by | Gora Iruñea | | Deja un comentario