Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Cava plastikozko edalontzietan

Euskalerria Irratia

 

Cava plastikozko edalontzietan. Hala ageri dira gaurko argazkian Artur Mas eta lagunak, eskuineko besoa burutik gora altxatuta, adar bakarreko arbolak balira bezala, eta adar horren puntaren puntan fruitua: plastikozko edalontzi zuria cavaz lepo.

Herrietako festetan tragoa plastikozko edalontzian ateratzen digutenean muzindu egiten zaigu aurpegia. Ba Catalunyako hauteskundeetan irabazle izan direnek ez dute beirazko kopa finik behar izan garaipena ospatzeko.

Ez dute hartu, Formula-1eko pilotoek, podiumera igotzen diren ziklistek edo loteria suertatu zaienek egiten duten bezala, cavazko dutxa.

BERRIAko kronikak dioenez, ezkerreko taldeen artean cava botilak zabaldu dituzten bakarrak, Laportaren Solidaritatekoak izan dira. Talde horretako Gironako burua Toni Strubell da. Errenterian bizi da, Deustuko Unibertsitatean klaseak eman ditu urtetan, katalan hizkuntza irakatsi du Donostiako Espai Catalunya Topalekuan eta ekintzaile porrokatua izan da Salamancako Artxiboko paperak eskuratzeko Duintasunaren Komisioan.

Baditu Strubellek pare bat liburu galdu ezinezkoak: “Honaino iritsi gara” izenekoa, hau da Catalunya Espainiarekin zergatik dagoen higuinduta azaltzen duen lana eta “Un català entre bascos”, gure herria katalanei ulertarazteko idatzitako liburua, eta euskaldunoi ere hainbat gauza ulertarazten diguna, umore finez blai.

Nahikoa arrazoi  Strubellekin topa egiteko, plastikozko edalontzian baldin bada ere.

diciembre 1, 2010 Posted by | Euskalerria Irratia | , , , , , | Deja un comentario

Euskalerria Irratia: Epaileek arrazoia eman digute

2006ko irrati lizentzia banaketa baliorik gabe utzi dute epaileek, Euskalerria Irratiak aurkezturiko helegitea onartuz. Oraintxe jaso dugun ebazpenaren arabera, Nafarroako Gobernuak “irregularki” jokatu zuen txostena DOXA enpresari enkargatuz, osaturiko kontratazio mahaiak “ez zuen bere zeregina bete”, eta hori  “deuseztasun akatsa” da, beste modu batean esanda, gure irratia lizentziarik gabe utzi zuen prozesu osoa baliogabetzen duen huts egitea. Seguir leyendo

febrero 12, 2010 Posted by | Euskalerria Irratia | , , , , | 1 comentario