Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Krisia bederatzi urteko gure alabari kontatua: Astoak eta zorrak ipuina

Behin bazen eta bazen behin, gizon aberats bat bailaraz bailara eta herriz herri ibiltzen zena negozioak egiten. Nonode herrira heldu zenean, asto eder batzuk ikusi zituen. Negozio-gizonak herritarrei asto bakoitzeko 100 txanpon eskaini zien. Herritar batzuek astoak saldu zizkioten. Biharamunean, negozio-gizon berak asto bakoitzeko 150 txanpon eskaini zuen eta beste herritar batzuek euren astoak saldu zizkioten. Beste egun batean, 300 txanpon eskaini zien astoko eta gelditzen ziren herritarrek herriko azken astoak saldu zizkioten.

Nonode herri osoan asto gehiagorik ez zela, negozio gizonak eskaintza berezi bat egin zuen: asto bakoitzeko 500 txapon ordaintzeko prest azaldu eta joan zen, astebete pasatu eta gero berriz agertuko zela esanda. Sigue leyendo

junio 16, 2010 Posted by | Josu Jimenez Maia | , , | Deja un comentario