Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Lasaitasunez erabiltzen duzu Facebook?

Xabier Irizar Zu zeu albistarian

 

Beste behin, Facebooken pribatutasuna zalantzan dago. Facebooken programatzaileek publizitate enpresei eskaini dizkiete berriki erabiltzaileen datuak, hala nola sareko kideen lagunen izen eta abizenak, nahiz eta erabiltzaile horiek beren profileko informazioa teorikoki erabilera pribaturako itxia izan. Hau da, zure Facebookeko lagunen profiletatik zuri buruzko informazioa bidaltzen aritu liteke Facebook publizitate enpresei -edo hori ordaintzeko prest dagoenari- eta zure profiletik zure lagunei buruzko informazioa. Facebookek ez du onartu informazio hori, baina filtrazio posible horiek saihesteko teknologia zorrozten ari dela jakinarazi du.

The Wall Street Journalek eta Frankfurter Allgmeine Sonntagszeitung bi ikerketaren ondorioak argitaratu dituzte asteburu honetan, eta salatu dute gaur egun oraindik gutxienez bi zulo ilun dituela Facebookek erabiltzaileen pribatutasunari dagokionez. Batetik, erabiltzaileen informazio pribatua (adina, bizilekua, lanbidea eta argazkiak) berriki gutxienez 25 konpainiari zabaldu izana, eta bestetik, Facebooken erabiltzaile ez direnek erabiltzaile badirenen datuak eskuratzeko aukera izatea, komunitate birtualean izen faltsu batekin erregistratu eta beste erabiltzaile baten korreoko helbide batekin datu pertsonalak ikus litezkeena salatu du egunkari alemaniarrak. Bi kasuetan, Facebookek erabiltzaileen pribatutasun eskubidea urratuko luke. Alemanian dagoeneko hasi dira aztertzen praktika horren zilegitasuna, Kontsumo eta Justizia sailetatik.

Sigue leyendo

octubre 19, 2010 Posted by | xabier Irizar | , , | Deja un comentario