Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Gauzen hegoaldea

Antisistema

Gaurko berrietako bat da agure bat hil dutela (dela) Ingalaterran eta bideo bat agertzen da non ikusten den nola poliziak, zakarki, bultzatzen duen lurrera. Handik gutxira, altxatu eta hil omen zen bihotzekoak jota. Ikertuko dute poliziaren bortizkeriagatik izan den. Honek izua altxatu omen du Ingalaterran, izan ere, denek aipatzen dute (norbait salbu egongo balitz bezala) ez zela “antisistema” bat, langile xume bat baino. Bigarren irakurketa batean, ondorioztatu daiteke “antisistemak” hiltzea ulergarria dela, eta hala balitz, poliziaren ekintza ondo dagoela eta ez dela ezer ikertu behar. Europa gero eta kontserbadoreago honetan (krisiarekin eskumaren eta urraketa sozialen areagotzea ikusiko dugu oraindik ere)joera beldurgarri bat zabaltzen ari da, gurekin zaude edo zureak egin du, dioen araua.

Txuma Murugarren Berrian

febrero 3, 2010 Posted by | Txuma Murugarren | , , | Deja un comentario