Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Miguel Sanchez-Ostiz: Nafarroako betiko eskuinekoa banintz, oso pozik egongo nintzateke ikusten dudan giroarekin, aulkia betiko ziurtatzen ari direlako”

Zer du Iruñeak?

Oso atzerakoia da, eta oso tradizionala. Hemen, dela armei esker, dela hautestontziei esker, eskuinak beti agindu du. Eta okerrena da ez direla horri buelta emateko aukerak aprobetxatu. 80ko hamarkadaren hasieran sozialistek irabazi zutenean aukera bat izan zen. Aldaketa batzuk egin ziren, besteak beste inguruan ere aldaketa handiak egiten ari zirelako, baina horrek iraun zuen poltsan eskua sartu zuten arte. Eta aldaketa bat egiteko izan dugun azken aukera ere pikutara joan zen. Ematen duena baino larriagoa da dena. Beharbada hogeita hamar urte baldin badituzu ez da hainbesterako, baina hirurogei urterekin, bai. Azken hauteskundeen ondorioz izan zen emaitzekin aukera historikoa zapuztu zen. Horren ondorioz, administrazio kontseilua partekatu dute, hau enpresa pribatu bat balitz bezala. Eta batzuek zein besteek, administrazio kontseilu hori luzerako zuzenduko dute. Duela gutxi idatzi nuen honi buruz, eta beharbada ez da oso zuzena izango, baina hainbat alderdi izaten ari diren barne arazoak…

Nafarroa Bai-ri buruz ari zara?

Bai. Ikuskizuna ez da oso duina. Eta Nafarroako betiko eskuinekoa banintz, oso pozik egongo nintzateke ikusten dudan giroarekin, aulkia betiko ziurtatzen ari direlako. Eta [Nafarroa Bai-ko] hauek ahazten ari dira botoa eman zietenetako asko ez zirela haien alderdi politikokoak. Ez batekoak ez bestekoak. Jende askok ez zuen inon militatzen, baina aldaketa eskatu zuen. Aldaketa, azkenean. Gero, ikusiko. Baina, lehendabizi, aldaketa, carajo! Baina, jakina, topo egin dugu Nafarroako gizartearekin, oso atzerakoia baita. Ñabardurarekin, baina horrela da. Sigue leyendo

Anuncios

marzo 8, 2010 Posted by | Albertio Barandiaran | , | Deja un comentario