Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Eskozia: Galdeketa ikusmiran

Lander Arbelaitz ARGIA.com

Iragana baino are interesgarriagoa du Eskoziak egun uztartzen ari den eztabaida nazionala. Euskal Herrian galdeketa antolatzeko dauden zailtasunak ezagututa, prozesu guztiz demokratiko baten adibidea aurkitu dugu han.

Europako herrialde honetan gizartea bera da etorkizuna erabakitzen ari dena, eta okerrik gertatzen ez bada, bere ahotsa izango da azken hitza.

Zilarrezko ezpata txikia gona eskoziarra eusten, belaun-buruak agerian uzten dituzten galtzerdi beltzak, alkandora zuria eta jaka iluna soinean, erraz nabarmentzen da John, Inverness herriko gida turistiko dotorea. Bost kanpotar erakartzea lortu du oraingoan. Hamar liberaren truk (12,6 euro) Ness lakuaren iparraldean dagoen herri lasaiaren historia in situ kontatu die, aurrez prestatutako txiste eta anekdotaz arindua. Ibilaldia ia bere osotasunean ingelesekin izandako gudek hartu dute. “Hona etorri eta gure etxeak erre zituzten, milaka hildako eragin, beste horrenbeste Ameriketara eta Australiara bidali, gaelera, musika tresnak eta gure jantziak debekatu… Orain ulertzen al duzue zergatik gorrotatzen ditugun horrenbeste ingelesak? Bada garaia berriz independente izan gaitezen”, bota du ibilaldia amaitzean. Gero eta gutxiago falta da erreferendumerako eta nabari da giroa berotzen ari dela. Sigue leyendo

agosto 12, 2010 Posted by | Lander Arbelaitz | , , , , , , , , | Deja un comentario