Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Euskalerria Irratia: Epaileek arrazoia eman digute

2006ko irrati lizentzia banaketa baliorik gabe utzi dute epaileek, Euskalerria Irratiak aurkezturiko helegitea onartuz. Oraintxe jaso dugun ebazpenaren arabera, Nafarroako Gobernuak “irregularki” jokatu zuen txostena DOXA enpresari enkargatuz, osaturiko kontratazio mahaiak “ez zuen bere zeregina bete”, eta hori  “deuseztasun akatsa” da, beste modu batean esanda, gure irratia lizentziarik gabe utzi zuen prozesu osoa baliogabetzen duen huts egitea. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzi Aretoaren epaia da, gure irrratiak aurkezturiko gora jotzeko helegiteari erantzuten diona.

Euskalerria Irratia 2 – Nafarroako Gobernua 0

Auzi hau 1998an hasi zen. Orduan, Nafarroako Gobernuak Net 21 eta Opus Deiren Nafarroako Unibertsitatearen esku utzi zituen lizentziak, eta  Euskalerria Irratia hirugarren postuan utzi zuen, emititzeko baimenik gabe. Erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu genuen, eta 2005eko abenduan, epaileek arrazoia eman ziguten, banaketa hura baliogabetuz. 2006an, Gobernuak kontratazio mahai berria osatu zuen prozesua errepikatzeko, eta berriro utzi zituen lizentziak Net 21 eta Opus Deiren esku. Gure izenean eta EKEren finantzazioarekin, Asun Galar abokatuak horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen, eta beste behin ere irabazi egin dugu. Informazio hau web honetan zabaldu dugu, beste inon baino lehenago.

eukalerriairratia.com

febrero 12, 2010 - Posted by | Euskalerria Irratia | , , , ,

1 comentario »

  1. ZORIONAK!! ATERA KAMISETA BERRIAK HAU OSPATZEKO!!

    Comentario por axibar | febrero 16, 2010


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: