Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Espainia existitzen da orain

I. Tubia zuzeu albistarian

Europa osoan zehar zabaldu dira espainiar selekzioaren kamisetak. Torres, Villa, Casillas, … Munduko Futbol Txapelketa irabazi ondotik, Espainia existitzen da orain.

Hamar egunez ibili naiz Europan barna, hiri ezberdinak bisitatzen. Venezia, Zagreb, Liubliana, Budapest, Praga eta Friburgon egon naiz Iruñeko Amaiur Dantza Taldearekin batera. Uda oro atera naiz Euskal Herritik gure herriko dantzak erakustera, eta sekula ez nuen aurtengoa ikusi: Espainia existitzen da Europan.

Venezian izan ginen lehen egunean. Postuetan maskarak, gondolarien txapelak eta espainiar selekzioaren kamisetak (!). Karrikan ere, aunitz ziren kamiseta gorria soinean zeramatenak. Liublianan eta Zagreben espainiarrek harro jantzi zituzten haien selekzioaren kamisetak eta Budapesteko souvenir dendetan Villa eta konpainiaren atorrak salgai ziren. Hungariako selekzioaren kamiseta aurkitzea zailagoa zen “la rojarekin” topatzea baino. Sigue leyendo

agosto 12, 2010 Posted by | I. Tubia | , , , , , , | Deja un comentario

2010, benetako krisiaren hasiera

Pedro Solbes Espainiako Gobernuko Ekonomia lehendakariordea 2008ko irailaren bukaeran, hau da, duela urte t’erdi: “Espainiako ekonomiaren indarrari esker eta Gobernuak hartu dituen neurriei esker, datorren urtearen erdialdera hasiko da gainditzen krisia Espainia”. Espainiako administrazioen zor publikoa bi puntu hasiko zela iragarri zuen Solbesek, horrela BPGaren %38,8ra iritsiz, baina horregatik lasai egoteko gaineratu zuen, Europako beste herrialde batzuen aldera, Espainia oso eroso zegoela.

2009ko maiatzaren 2an, esate batera, Espainiako egunkari gehienen titulu eta albiste garrantzitsuena izan zen langabezia datuen beherakadari buruzkoa. El Diario Vascoren paragrafo batek honakoa zioen, adibidez: “Epe ertainera, honek ez du ekarriko enpleguaren hazkundea, baina krisiaren larriena iragan da, zenbait adituren esanetan”. Sigue leyendo

febrero 12, 2010 Posted by | Xabier Letona | , , , , , | Deja un comentario