Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Euskalerria Irratia: Epaileek arrazoia eman digute

2006ko irrati lizentzia banaketa baliorik gabe utzi dute epaileek, Euskalerria Irratiak aurkezturiko helegitea onartuz. Oraintxe jaso dugun ebazpenaren arabera, Nafarroako Gobernuak “irregularki” jokatu zuen txostena DOXA enpresari enkargatuz, osaturiko kontratazio mahaiak “ez zuen bere zeregina bete”, eta hori  “deuseztasun akatsa” da, beste modu batean esanda, gure irratia lizentziarik gabe utzi zuen prozesu osoa baliogabetzen duen huts egitea. Sigue leyendo

febrero 12, 2010 Posted by | Euskalerria Irratia | , , , , | 1 comentario

Banka zibikoa

“Banka zibikoa”, horra hor Nafarroako Kutxak azken urteotan publizitate guztietan erabili duen kontzeptua. Hori eta aurrekoa bezala, erderaz baizik publizitatu ez duen beste bat: “zuk erabaki, zuk aukeratu” itzulpen librean. Kaikuren iragarkiekin gertatutakoa gertatu eta gero -yo soy Kaiku, ni Kaiku naiz- nik badaezbada ere, itzulpen librea nahiago. Sigue leyendo

enero 25, 2010 Posted by | Fermin Erbiti | , , , , | 2 comentarios