Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Amenzaleak

Jose Ignacio Ansorena Argian

ETArenak egin duela, bere kide eta zaletu gutxi batzuentzat ez beste guztientzat, garbi dago. Apur bat gutxiago edo gehiago iraungo du, agian banaketarik gertatuko da bere baitan, baina honek ez du dudarik: amaitu da ETAren garaia. Zorionez.

Ezker ofizialistaren buruzagiek ere badakite, irakasgai hau gainditzeko hainbat kurtso errepikatu behar izan dituzten arren. Horregatik orain, ia bat-batean, lotsa ere ematen duen modu otzanean, Estatuak jartzen dituen proba guztiei amen esateko prest azaltzen dira. Urteetan hori baino askoz gutxiago egin duten abertzaleek (zer esanik ez abertzale ez zirenek) beren aldetik tankera guztietako irain eta mehatxuak jaso behar izan ondoren.

Ez omen da balantzea egiteko garaia. Behar diren datu asko oraindik ez ditugu eskuragarri. Baina artaburu galantak izan direla konturatzeko ez da gehiago behar. Porrot izugarria garaipen gisan azaldu nahi digute eta, bestela saltzeko munduko propaganda guztia erabilita ere, argi eta garbi geratzen da ezker abertzale ofizialistaren buruzagitza politikoa oso txarra izan dela azken urte luzeetan. Hona ailegatzeko ez zen hainbeste denbora, kalapita, berbaldi harro eta sufrimendu beharrik. Areago, hainbeste kalamitaterik gabe beste norabait hobera irits gintezkeen abertzaleok. Sigue leyendo

Anuncios

diciembre 26, 2010 Posted by | Jose Ignazio Ansorena | Deja un comentario