Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Batasun nahiaren oker eta maltzurra

Ez da gaurkoa abertzaleen batasuna eskatzen duen aldarria, baina ikuspegi historiko batetik ez da hain zaharra ere. EAJ sortu zenean, bera zen indar abertzale bakarra eta bere mezu nagusiak dei egiten zien euskaldunei abertzaletasunaren multzora biltzera. Alta, EAJk ez zituen ondo hartu, erakunde gehienetan gertatu ohi den moduan, bere artetik alde egin eta beste alderdi bat sortu zutenak. Epelak entzun behar izan zituzten Jel Batza utzi eta Aberri aldizkariaren inguruan bildu zirenek. 1930ean EAEren banaketaren unean alderdiaren ondasunen banaketak pistolak ere azaleratu zituen. ETA sortu zenean ere jeltzaleek gogor egin zuten hasiberrien aurka. Ez da, irakurleek ondo dakitenez, jeltzaleei bakarrik leporatu dakiekeen ezaugarria. Sigue leyendo

junio 2, 2010 Posted by | Mikel Aizpuru | , , , , , | Deja un comentario