Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Irabazi ala galdu?

garaigoikoan
Inkesta soziolinguistikoa aspaldi eman zuten argitara. Eta haren gaineko irakurketa gehienak oso positiboak izan ziren. Euskaldunak gero eta gehiago gara, gero eta gehiago. Eta hori poztekoa da. Dena den, antza gakoa erabileran dago.
Inkestak aztertu ostean, eta 25 urteko ikuspegiarekin, bai, arrazoia. Irabazi egin dugu, asko gainera. Baina hori horrela al da?
EAEri dagokionez, erdaldundutako herrietan irabaziak garbiak izan dira, garbi-garbiak. 1981. urtean euskaldunak %50 baino gutxiago ziren herri guztietan euskarak irabazi egin du, guzti-guztietan.

Baina 1981an %50 baino gehiago ziren herrietan zer gertatu da? Ba herri askotan galerak izan dira, herri askotan. 2006an euskaldunen kopuru erlatiboa jaitsi da 84 herritan, Bizkaian eta Gipuzkoan (Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko daturik hobeto ez eman). Eta hango eskualde euskaldunenetan: adibidez, Tolosaldean 20 herritan, Busturialdean 15 herritan, Lea-Artibain 10 herritan, Goierrin 9 herritan edo Uribe Butroen 8 herritan. Sigue leyendo

Anuncios

julio 14, 2010 Posted by | Garaigoikoa | , , , , , , | Deja un comentario