Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Iritzia: Haitirik ez da gehiago

Marineak ailegatu dira Haitira, dena kasko eta arma. Haitiarrek txaloka egin diete ongi etorri. Obama da haitiarrei gelditzen zaien esperantza bakarra. Eta marineak dira Obamaren enbaxadoreak. Haitik amore eman du. Ezin du gehiago esklaboen altxamenduak independentziara eraman zuen herriak. Burua makurtu du Napoleon handiaren armadari gaina hartu zionak.

Denetarik sufritu du Haitik bere bi mendean. Historiak azkenaren azkenekoak bilakatu ditu haitiarrak. Jainko anker baten madarikazioa balitz bezala, bata bertzearen ondotik etorri zaizkie kanpo zor hiltzaileak, atzerritarren okupazioa, diktadurak, eliteen ustelkeria, agintarien desgobernua, bortizkeria endemikoa, hiesa, gosea, baso galtzea, sumendiak, hurakanak, uholdeak… Sigue leyendo

enero 25, 2010 Posted by | Aingeru Epaltza | , , , , | Deja un comentario