Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Serio Demonio: Foru perfekzioa

Udaberria, kezka zaharra

Egunero, goizeko zazpietan sartzen naiz lanera. Asteazkenean, aspaldiko partez, lantokira iritsi nintzenerako egunsentiaren kolore horiztek, gorriztek,

bioletek urratua zuten zeruaren beltza. Lantokirako bidean, ahate har bat ahate eme baten atzetik igerian ikusi nuen, Argako ur lasaietan. Eta mika har bat mika eme baten atzetik hegan, Takonerako zuhaitzetako adarren artean. Lanetik etxerako bueltan, eguzkipean, zamarra erantzita, Biurdana parkeko gereziondo japoniarren adarretan, lehen lore more txiki ederrak ikusi nituen. Eta etxe ondoko parkeko txirristetan, lehen haur zaratsuak loratzen, negu hotz luze eta isilaren ondotik. Argia iluntasunari gailentzen, bizitza eremu mortuak berreskuratzen, udaberria eztanda egiten. Etxean sartzen nintzen bitartean, ikuskari itzel hori guztia buruan, pentsatu nuen aurtengoa udaberri zinez ederra litzatekeela, euskal herritarrak ez bagina, Jon Anzarik eta Jean Serge Nerinik ez balego, hau guztiau konpontzeko urratsak egin behar dituztenak urratsak behingoz emanen balituzte. Ordenagailua piztu, interneten sartu, eta Cabo Verden lan eskaintzak bilatzen hasi nintzen. Sigue leyendo

marzo 23, 2010 Posted by | Juan Kruz Lakasta | , , , , , | Deja un comentario