Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Gora Iruña: 2010ko Sanferminen balorazioa – Valoración de los Sanfermines 2010

Gora Iruña

Lehenengo balantzea euskaraz dago eta bigarrena gaztelainaz.
El primer balance está en euskara y el segundo en castellano.

GORA IRUÑEAk 2010eko SANFERMINEN BALANTZEA BURUTU DU.

Pasa berri diren Sanfermin hauetan zerbait argi eta garbi geratu bada bi proiektu existitzen direla izan da, bi filosofia eta hiri honetan jaiak egiteko bi era. Eta are gehiago Sanferminak bizitzeko.

Inposizioen gainean hiritarrek erakutsitako haserrea, jaien pribatizazioa, jai gune eta ekitaldien erabilpen alderdikoia eta Sanferminen filosofia bera, Barcinak eta UPNk egiten duten propagandarako erabilera geroz eta nabariagoa da. Haserre honen aurrean geroz eta hiritar gehiago dira Sanfemrinen bat-batekotasunaz galdekatzen dutenak, jaiaz gozatzeko askatasunaz galdekatzen dutenak, non dagoen gure kultura, non dagoen euskara, non dagoen hiritarren protagonismoa. Sigue leyendo

julio 20, 2010 Posted by | Gora Iruñea | , , , , , , , , , , , , , , , | Deja un comentario

Euskara eta kultur-transmisioaren mugak

Beste muga batzuez aparte, aspalditik euskarak batez ere muga sozialak dituela uste dut. Mugok askotan alboratu egiten ditugu beste bi balizko erantzuleri errua egotziz: zuzenean instituzioei, euskararen berreskurapenean ez omen baitute borondate nahikorik izan eta traba ugari ipini dituztelako, eta, zeharka, gizarteari, ez delako behar beste inplikatu. Lehenek gauzak hobeto egiteko parada eduki dute; bigarrenaren portaera inpekablea izan da. Baina, konbentzitua nago irtenbide berriztuak bakarrik etorriko direla erruak alboratuz eta muga sozial gaindiezinen hipotesitik abiatuta. Beste bi bideak urratuta daude eta emateko guztia emana dute.

Ezagutzaren ugaritzetik automatikoki erabilera etorriko zela uste izan dugu, baina ez da horrela izan eta, oro har, gizarteak erantzun egin du. Euskararen mantenua gizarte mirari bat izan da, eta beronetan hainbat aktore instituzionalek eta batez ere sozialek hartu dute parte: gurasoak, irakasleak, euskaldun berriak, irakaskuntza sistema, adituak, eta abar luze bat. Arrakasta erabatekoaren ausentzian emaitza porrota ez dela izan behin eta berriz azpimarratu egin behar da, zeren sinesgarritasuna eta egia bi estatus oso ezberdinak dira. Nahikotasunaren neurria ezin da izan gizarte elebakar euskalduna: askoz errealistagoa iruditzen zait Euskara XXI Txostenak aipatu duen diglosia sosteniblea (bide batez, iraunkortasuna sostenibilitatearen antitesia da). Sigue leyendo

marzo 31, 2010 Posted by | Xabier Aierdi | , , , , , , , , , , , , , , | Deja un comentario