Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Carlos Garaikoetxea: «Prozesua nola doan, horretan datza Nafarroaren aukera»

Entrevista de Joxerra Senar a Carlos Garaikoetxea en Berria

“La oportunidad de Navarra depende del desarrollo del proceso”

Eusko Jaurlaritzako eta EAko lehendakari ohia. EAren apustu politikoa babestu du, «50 urteko estrategia armatu bat estrategia politiko eta baketsua bihurtzeko» laguntzen ari zaiolako ezker abertzaleari, eta xedea gehiengo abertzale zabal bat osatzea delako.


Badira urte batzuk politikaren lehen lerroa utzi zuela. Zenbaitek oraindik ere alderdi barruan itzalean lan egitea aurpegiratzen diote. Zurrumurru horiei barre egiten die Karlos Garaikoetxeak (Iruñea, 1938), Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izandakoak. «Ez dut ardurarik alderdian, kide arrunt bat naiz». Gaur Alkartasun Eguna ospatuko du EAk, Donostian, eta horren atarian, Iruñeko bulegoan alderdiaren apustu politikoa goraipatu du.

Ukatu egin du, irmo, Batasunari EAk amore eman diola, eta nabarmendu du bere betiko printzipioei (autodeterminazio bidez euskal estatua lortzea eta bide baketsu eta demokratikoak soilik erabiltzea) eutsi besterik ez duela egin. Prozesuaren konplexutasunaz ohartarazi du: «50 urteko estrategia armatu bat estrategia politiko, demokratiko eta baketsua bihurtzea ez da gauza sinplea». Egun EAko kide arrunt izanagatik, Garaikoetxearena ahots kualifikatua da inondik ere. Sigue leyendo

septiembre 22, 2010 Posted by | Carlos Garaikoetxea | Deja un comentario