Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Kontuz averchaleekin

Beñi Agirre en Izaronews

Gehienoi grazia egin zigun Espainiako Hizkuntza Akademiak “zulo” euskal hitza gazteleraren hiztegi nagusian barneratzeko erabakia hartu zuenean. Hizkuntzalarientzat ez zen sorpresa handia izan, erabat ohikoa baita hizkuntza batek beste baten hitzak mailegutzat hartu eta beretzeko jokaera. Kasu honetan, hiztun kopuru txikia duen hizkerak zabalkunde nabarmen handiagoa duenaren ondokoari eskaini zion hitza, besteak beste, hitz hau halako funtzioa betetzeko gizarte espainiarrean zabaldua zegoelako. Honetaraino normala, bitxikeria besterik ez.

Askori, ordea, ez zaigu oharkabean pasa hitz hartzaileek zulori eman dioten adiera murriztailea. Alde batera utzi dute zulo hitzak euskaraz duen aberastasun lexikala eta hamaika esanahietarako makulu erabilgarritasuna: ume asko ama zulo dira, sorgin zulo deitzen zaio lamien koba zulo askori, untxiek habi zuloak egiten dituzte, gurpilak zulatu egiten dira, hildako txakurrak zuloan sartzen dira eta gure gorputzak zulo-hutsune anitz ditu: sudurzulo, ahoko zulo, belarritarako zulo eta uzkia izendatzeko ere ipurdiko zulok balio du. Espainolentzat, ordea, zulo soilik da: Lugar oculto y cerrado dispuesto para esconder ilegalmente cosas o personas secuestradas. Honela saihesten dute, besteak beste, ziegari zulo deitzea.

Arazoa, ordea, ez dago hizkuntza batek maileguan hartzen duen hitzari emandako adiera berrian; arazoa sortzen da, bi hizkuntza horien artean elkarri eragiteko gaitasuna guztiz desorekatua dagoenean. Arazoa dago gaztelaniak euskaratik hitz solte gutxi batzuk hartzen dituen bitartean hegoaldeko euskarak mailegu zaparrada hartu behar duela gaztelaniatik eta iparraldeko euskarak, berriz, frantsesarengandik. Demagun, denboraren poderioz eta erdaren gehiegizko eraginagatik bai zulo bai eta abertzale hitzak etorkizuneko euskaldunek gaztelaniazko adiera bakarrean ulertzen dutela. Honela, zulo hitza zera litzateke: gauzak edota bahitutako pertsonak legez kanpo ezkutatzeko abertzaleek dauzkaten leku itxi eta ezkutukoak. Atera kontuak!

agosto 14, 2010 - Posted by | Beñi Agirre | , ,

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: