Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Irabazi ala galdu?

garaigoikoan
Inkesta soziolinguistikoa aspaldi eman zuten argitara. Eta haren gaineko irakurketa gehienak oso positiboak izan ziren. Euskaldunak gero eta gehiago gara, gero eta gehiago. Eta hori poztekoa da. Dena den, antza gakoa erabileran dago.
Inkestak aztertu ostean, eta 25 urteko ikuspegiarekin, bai, arrazoia. Irabazi egin dugu, asko gainera. Baina hori horrela al da?
EAEri dagokionez, erdaldundutako herrietan irabaziak garbiak izan dira, garbi-garbiak. 1981. urtean euskaldunak %50 baino gutxiago ziren herri guztietan euskarak irabazi egin du, guzti-guztietan.

Baina 1981an %50 baino gehiago ziren herrietan zer gertatu da? Ba herri askotan galerak izan dira, herri askotan. 2006an euskaldunen kopuru erlatiboa jaitsi da 84 herritan, Bizkaian eta Gipuzkoan (Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko daturik hobeto ez eman). Eta hango eskualde euskaldunenetan: adibidez, Tolosaldean 20 herritan, Busturialdean 15 herritan, Lea-Artibain 10 herritan, Goierrin 9 herritan edo Uribe Butroen 8 herritan.

Herri horiek guztiak txikiak dira, gehienak 1000 biztanletik beherakoak, baina badaude herri koskorrak ere horien artean: Aia, Bakio, Dima, Elgeta, Gatika, Getaria, Lezama, Muxika, Soraluze edo Orozko adibidez. Eskualde horietako herri handietan ez da galerarik izan (Tolosan, Ibarran, Gernikan, Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Beasainen, Ordizian, Lazkaon edo Mungian), baina herri txikietan bai. Eta, gainera, herri txiki horietako askotan populazioa ere jaitsi da 25 urtetan.

Mila aldiz egiten dugu berba euskararen herriak sustatzeaz eta indartzeaz, ekimenak ere bideratu ditugu, baina atzeko atetik galtzen ari gara … Asko aurreratu dugu, baina akaso oinarrian huts egiten ari gara, ezta?

julio 14, 2010 - Posted by | Garaigoikoa | , , , , , ,

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: