Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

«Herritarrok suspertu behar dugu galtzear dagoen bat-batekotasuna»

Dani Saralegi Gora Iruñea plataforma kidea Berrian

Jaiak herritarrenak eta herritarrentzat direla entzuten da maiz, baina hainbatetan bestela gertatzen da. Gora Iruñea plataformak sanfermin herrikoiak sustatu ditu, aurten ere.

Haurrentzat zein helduentzat, gauekoak nahiz egunekoak. Hamaika dira aurtengo sanferminetarako Gora Iruñea plataformak antolaturiko ekimenak. Urtero bezala, herri bestak, parte-hartzaileak eta irekiak prestatu dituzte, eta, urtero bezala, trabak baino ez dituzte jaso Udalaren aldetik. Hala ere, egitaraua aurrera eramanen dute, eta jende anitz espero dute jai giroaz gozatzeko.

Dani Saralegi iruindarra Gora Iruñea taldeko kide da plataformaren hastapenetatik. Sanferminetan lan egitea eta zenbait ekimen antolatzea egokitu bazaio ere, bestarako gogotsu dago. «Oso sanfermineroa naiz», aitortu du.

Zer eskaini nahi du Gora Iruñea plataformak?

Aurten kalea nabarmendu nahi dugu, jaietan kaleak duen garrantzia. Hori baita eremu naturalena edo egokiena sanferminak bizitzeko. Sinestea zaila bada ere, Udala ez da iritzi berekoa; alderantziz, jaiak saldu baino ez ditu egiten. Horrekin esan nahi da espazioak saltzen ari dela, ekimenak, guneak. Gora Iruñeak jai irekiak eta herrikoiak sustatu nahi ditu, parte-hartzaileak eta gure-gureari lotuak. Aken finean, herritarrok bizi ditu festak, eta herritarrok antolatzen ditugu.

Zer alde dago egitarau ofizialarekin?

Batez ere jaien ereduan dago aldea. Udalak berriz ere ukatu egin die herritarrei protagonismoa, eta hori da guk aldarrikatzen duguna. Sanferminetan eta beste edozein jaitan, herritarrek izan behar dute protagonista. Guk beti izan dugu oso jarrera irekia Udalarekin; elkarrizketa bultzatu izan dugu. Jaso dugun erantzun bakarra, ordea, ezetza izan da. Gainera, Udalak eskaintzen duena programa itxia da, kontrol modu bat. Eta ez da bakarrik sanferminetan gertatzen; beste jaietan ere ikusi dugu joera hori. Hori da erakusten duten eredua, oso hiri itxiaren eta kontrolatuaren irudia. Hain zuzen, guk kontrakoa sustatzen dugu, berezkotasun edo bat-batekotasun hori; zoritxarrez, galtzen ari den ezaugarri bat da, eta Iruñeko Udala da galera horren erantzulea.

Debeku anitz, baina babesa ere jasotzen duzue.

Bai, hala da. Iruditzen zait jende asko dagoela egungo jai ereduarekin kezkatuta, eta horregatik daude gure egitarauaren zain. Aurten ere Udalak oztopoak baino ez dizkigu jarri; pentsa, Porrotx eta Marimotots pailazoentzako agertokia lortzea ere ika-mika iturri izan da. Udalarenak diren bi agertoki libre egonda, gainera!

Zeinek osatzen duzue plataforma?

Kolektiboek osatzen dute. Peña guztiek parte hartzen dute, Iruñeko dantza taldeek, gazte kolektiboek, feminista elkarteek, euskara bultzatzen dutenek… Urte osoan elkartzen gara, nahiz eta ez egin sanferminak prestatzeko bezainbesteko maiztasunarekin.

Urte osoan antolatzen dituzue ekimenak?

Plataforma herri jaien aldekoa da; beraz, sanferminak ez diren beste jaiak ere badira urte osoan, eta parte hartzen dugu. Auzoetako jaiak, Santa Ageda, Olentzero, Inauteriak, Iruñearen Eguna -San Saturnino egunean- eta abar. Horiek ere kontuan hartzen ditugu, eta gure modura ospatzen saiatzen gara, guztiei trabak jartzen badizkiete ere; Olentzero debekatu egin zuten orain pare bat urte, Iruñearen Egunean ere ez digute eremu bat uzten… Hori da Udalak duen jai eta hiri eredua.

Zenbat urte dira Gora Iruñea sortu zela? Lau urte luze daramatzagu.

Jaiak herritarrentzat bai, eta kanpokoentzat? Ongi etorriak dira kanpokoak ere, Iruñeko jai giroarekin bat egiten badute.

Aurten ba al dago ezer berezirik? Bi egun nagusi ditugu: 10a eta 13a.

julio 9, 2010 - Posted by | Gora Iruñea |

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: