Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Murrizketak eta murrizketak

Neurri mingarria

Txikiteroa kutxara joan da, bankariari begietara so egin dio eta ahots lodiz eta ebakera mantsoz, serio demonio mintzatu zaio: “Min handia ematen dit neurri hau iragarri behar izateak. Sinestuidazue diodanean seguru naizela zuentzako neurri honen iragarpena entzutea bezain mingarria dela niretzako neurri hau iragarri behar izatea. Baina ez daukat beste erremediorik. Egoerak hala egitera behartzen nau. Gustatuko litzaidake neurria beste modu batean hartu ahal izatea. Hitz egin ahal izatea. Negoziatu ahal izatea. Adostasuna landu ahal izatea. Baina ezinezkoa zait. Prozesu horrek luze joko luke, luzamendu horrek nire zorrak areagotuko lituzke, eta azkenean egoera okerragoan izanen nintzateke, neurri are okerragoak hartzera beharturik. Izan ere, Goñi Tabernako nagusi Rikardok dio nire kaudimena nabarmen jaitsi dela, hornitzaileek orain bera ere berehalakoan ordaintzera behartzen dutela, diru gutxiago duela, eta, hartara, zorra kitatzen hasten ez banaiz ezinen didala basoerdi gehiago fidatu. Beraz, egoera ekonomiko orokorrak beharturik, hilero ordaintzen dizuedan hipotekaren kuota %5 jaitsi behar dut, %5 gutxiago ordainduko dizuet. Badakit hipoteka kontratatu nuenean gehiago ordaintzera konprometitu nintzela eta halakorik ezin dudala egin pentsatuko duzuela. Baina azken horretan oker zabiltzate. Badira aurrekariak. Begira, bestela, Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok maiatzaren 12an Diputatuen Kongresuan egin zuena”. Txikiteroak ideia Langostinos y lentejas blogetik hartu du. Ikusteko dago funtzionatuko duenentz.

‘Echemos la democracia a los cerdos’

Eskandalua Lizarrako Remontival ikastetxe publikoan, Euskararen astearen baitan, Euskara Departamentuaren ardurapean, ikasleek demokraziaren aurkako eta gerraren aldeko kanta abestu dutela eta. Ikastetxeko gaztelerazko ereduko irakasleek kexa formala aurkeztu dute. Guraso elkarteko hiru kidek dimisioa eman dute. Zein den ikasleak galbidera eraman ditzakeen bortizkeriaren aldeko euskarazko kanta hori? Oskorriren Euskal Herrian euskaraz. To eta no. Nafarroako prentsako dekanoak polemikaren berri eman du abestiko bi pasarte gazteleratuz, “Euskal Herrian euskaraz hitz egiterik ez bada bota dezagun demokrazia zerri askara” eta “bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz”. Ikaragarria. Lerrootatik indarkeriaren aurkako gurutzada hori txalotu nahi dugu. Baina zergatik mugatu D eredura? G ereduak ere ematen du horretarako aukerarik, irizpide berberak erabiliz gero. Bi adibide. Goñi taberna ondoko G ereduko institutuan, Euskal Herrian euskaraz kantuaren garaietako gaztelerazko beste abesti bat irakatsi diete ikasleei, terrorismoa nabarmen goresten duena. Zein? Luis Eduardo Auteren Al alba, Txiki eta Otaegiren afusilamenduaren karietara sortua. Eta are okerragoa dena, Goñi Taberna ondoko G ereduko ikastetxean haurtxoei terrorismora bultzatzen duen liburua irakurrarazi diete, kaputxadunak, armak eta hilketak aipatzen dituena. Zein? Txanogorritxorena: protagonistak kaputxa darama, ehiztariak eskopeta dauka, otsoa hil egiten dute.

(Euskal) munduaren akabera

Amaitzeko, euskal nortasunari buruzko tutti-fruttia. Bat: Gastiez euskalautonomiaerkidegotarren hiriburu izendatu nahi dute. Gernikako Estatutuan ez zuten hiribururik zehaztu, ateak zabalik uzteko Iruñearen balizko hiriburutzari. Orain aukera testimonial eta ia utopiko horri bidea itxi nahi diote. Beste behin ere argi uzten ari dira haiei bost axola zaizkiela auzi identitarioek, sinbolikoek… Bi: Ze baskoak garen euskaldunok. Euskaldunoi ikaragarri gustatzen zaigu erasoak salatzea, bidegabekerien aurka egitea, finean, kexuka ibiltzea. Iragan asteburuan, Iruñean, Nafarroako Gobernuaren hizkuntz politikagatik kexatzeko manifestazioa egin genuen. Inoizko handiena izan zen. Arrakasta itzela. Hori, baina, inork gutxik nabarmendu du. Badakigu kexatzen. Ez, ordea, gure indarra nabarmentzen, ospatzen. Ze baskoak garen euskaldunok, dedio. Hiru: dena dela, euskal nortasuna ez dabil haren onenean. aste honetan, Iruñea eta Jaca arteko autobiako tarte berria inauguratu dute. Jacan bada errepide horren aurkako plataforma bat. Eta Euskal Herrian, aldiz, inork ez du egitasmoaren aurkako talderik sortu. Huskeria eman lezake. Guk, baina, irudipena dugu euskal zibilizazioaren gainbeheraren aurrean gaudela, euskal nortasunaren amaieraren aitzinean. Herri lan handia non, haren aurkako koordinakundea han, horixe zen orain arte euskal idiosinkrasia hobekien laburbiltzen zuen esaldia. Ez dugu Jacako autobiaren aurkako ekimenik sortu. Bistan da (euskal) munduaren akabera gertu dagoela.

Serio Demonio (Zaldi Eroa eta Juan Kruz Lakasta) Euskalerria Irratian

mayo 25, 2010 - Posted by | Serio Demonio | , ,

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: