Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Euskaraz gutxi, bakarra eremu euskaldunean

Maiatzaren 15erako antolatutako manifestaziora deitu nahi dugu nafar oro gure eskubideak aldarrikatzera. Gure lana Administrazioa dugunez, bertako egoeraz egindako hausnarketa plazaratu nahi dugu, ondorioak penagarriak direlako eta denon laguntzaz nafar hizkuntza guztion Administrazioan begirune osoz tratatu behar dugulako.

2001eko irailaren 10ean, Nafar Gobernuak orain deuseztatua dagoen Foru Dekretuaren harira beste Foru Dekretu bat argitaratu zuen, 203/2001 zenbakikoa. Une hartan euskara eskakizuna zuten 251 lanpostuak 153ra murriztu zituen, haietako 65 posturi ezagupen-mailarik baxuena ezarri zitzaien.

Aurtengo lanpostu-zerrendan EGA mailako lanpostuak 119 dira eta maila baxuagorekin 89. Beraz, oraindik ez dugu 2001ean zegoen lanpostu kopurua, nahiz eta Administrazioa nahikoa handitu den urte hauetan. Euskararen eskakizuna duten postu kopuruak gora egin du 2001eko Dekretutik hona, 55 gehiago dira, baina behera, 43 gutxiago, Dekretua onartu aurretik zegoen kopuruarekin alderatuz.

Berdin gertatzen da Nafarroako Gobernuaren eskumeneko zerbi-tzu publikoak enpresa pribatuek ematen dituztenean, ez dago hizkuntza klausularik, ez eta enpresa publikoek ematen dituztenetan ere, nahiz eta eremu euskaldunean ari: ITG, TRACASA… esate baterako. Hauetan, bertako langileen borondateak erantzuten dio euskararen erabilerari, kasu gutxi ba-tzuetan bada ere.

Nafarroan euskarak bizi duen egoera ikusita, duela gutxi Arartekoak argitaratu dituen analisiak eta gomendioak positibotzat jo di-tzakegu, baina, zoritxarrez, oso oso oso motz gelditu dira. Bere azterketan, Nafar Gobernuko lanpostu-zerrenda oso gainetik begiratu da, beharbada horregatik gelditu da hain urri puntu horretan. Eta nahiz eta horrela izan, jendaurrean ari-tzeko langile euskaldun gehiago behar dela erabaki du. Enerizek dionez, arazoak eremu mistoan ematen dira gehienbat, baina eremu euskaldunean ez bada eragozpenik sortzen ez da Administrazioak behar diren baliabideak jar-tzen dituelako.

Nafar Gobernuaren asmoa argi ikusten da ere eremu euskaldunean. Osasunbidea eta Hezkuntza ez diren gainontzeko zerbitzuetan, eremu euskaldun osorako postu bakar bat agertzen da lanpostu-zerrendan euskaraz aritzeko behar den maila nahikoarekin. Gainon-tzeko zerbitzuetan, liburutegietan, enplegu zerbitzuetan, polizian, suhiltzaileen artean, eta abar, merezimendu gisa besterik ez da ageri. Foru Administrazioan postu gehienak oposizio hutsez betetzen dira. Beraz, merezimendurik ez, eskakizunik ez. Oso ongi gelditu dira eremu euskalduneko postu guztiei merezimendua jarrita, baina horrekin bakarrik buelta eman diote beharrari, gutaz barre egin dutela ez esatearren. Merezimenduak bakarrik langileen arteko lekualdatze lehiaketetan erabiltzen dira, eta denok dakigun bezala, merezimendu gisa jartzeak ez du euskararen erabilera bermatzen, beste europar hizkuntzek edota gainontzeko merituek gainditzen dutelako gehienetan deialdietako baremazio-prozedurei esker; are errazago lanpostuak merezimendua berezkoa ez badu. Nola bete daiteke legea postu bakar batekin? Argi dago eremu euskaldunean ere euskara hiltzen saiatzen ari direla.

Beharbada lanpostu kopurua altuagoa dela esateko, eremu euskaldunean Osasunbideko postuek badute euskararen mini-eskakizuna, maila baxuagokoa. Ez omen da beharrezkoa osasun langileek euskara ezagutzea, nahiz eta haur euskaldunekin ibili, nahiz eta euskara bakarrik menperatzen duten pertsonen osasunaz arduratu.

Eremu mistoan, eskakizuna duten lanpostuak onartzera behartua sentitzen da Administrazioa. Hala ere, kexek agertzen duten moduan, guztiz eskasak dira. Dauden postu gehienak Hezkuntzan daude. Beste edozein Departamentutan ez dago giza baliabiderik herritarrei harrera euskaraz egiteko. Hezkuntzan eskaintzen da harrerako zerbitzua euskaraz, bakarrik harrerakoa, ez gainontzekoak, irakaskuntzan ezin dutelako euskara guztiz baztertu eta Euskararen Institutua bertan sartu dutelako, euskarari bakarrik gai honekiko lotura errekonozitzen diotelako, bizitzaren gainontzeko esparruetatik baztertzen saiatzen direlarik.

Jendearentzat harrera elebitan eskaini ahal izateko lanpostu gehiago sortu behar dira, Enerizek dion moduan. Baina, edozein zerbitzutan pertsona bakar batekin ez da ezer bermatzen. Eta ez bakarrik 25 langile dagoenean. Proposatzen duzun “irtenbide” hori (“Herritarrek eskualde mistoan dauden bulego eta zerbitzuetara, ahoz eta ida-tziz, euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzea, eta lehendabiziko unean herritarrei laguntza ematen dieten langileek Nafarroako hizkuntza hori ez jakitea eragozpen ez izatea eskubide horretaz modu eraginkorrean baliatzeko”), nola uler daiteke? Lehendabiziko momentuan eta orokorrean, ez badago euskaraz atenditzerik, eskubidea urratua gelditzen da.

Epaileek bertan behera utzi dituzte Euskararen erabilerarako Dekretuaren hainbat puntu, hain zuzen ere funtzionarioekin zer ikusia dutenak, baina aurrekontuen legean aldatu dute nahi zutena, sindikatuekin negoziatu gabe, Auzitegi Gorenak puntu horiek lehendik deuseztatuak egon. UPNren prepotentzia lege bihurtua.

Bitartean, hor dago Euskarabidea eta bere zuzendaria, Azanza Jauna, inolako arazorik gabe Nafar Gobernua laguntzen. Zer egin du berak Administrazioan euskararen erabilera bermatzeko? Deus ez. Zerbait esan du lanpostu-zerrendan postu gehiago jartzeaz? Deus ez. Bere Euskarabidean bertan ez du bermatu buruzagiak euskaldunak izatea, nola bermatuko ditu gainontzeko postutan euskaldunon eskubideak? Bere Kontseilariak, Catalanek, uzten diona eta kitto.

Dena den, Arartekoaren gomendio motzari muzin eginen diote berriz ere; gero eta baliabide gutxiago euskararen erabilera berma-tzeko: bai langileen kasuan, bai seinaleen kasuan, bai inprimakien kasuan. Orain, Hezkuntza Kontseilariak, A. Catalanek, instantzia orokorraren inprimakia bi orri ezberdinetan banatzea agindu du, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, elebitan jartzea ekiditzeko, alegia. Diru gehiago eta paper gehiago euskara jendearen bistatik ken-tzeko. Euskara kutsagarria ote? Zeren beldur da?

Normala da gero eta kexa gehiago egotea. Vascuencearen legea egin zenetik egoera okerrera joan da Administrazioetan, gizartearen kontra.

Nafar hizkuntza berezko balioa duen hizkuntza dela esan du Arartekoak, Europako ondarea dela. Legeak berak nafar hizkuntza dela dio. Eta kulturagabeko UPNko eta PSOEko hauek, hiltzen saiatzen ari dira.

Euskararen alde, maiatzaren 15ean, denok manifestaziora!

Xabi Castro González Diario de Noticias de Navarran

mayo 10, 2010 - Posted by | Xabi Castro González | , , , ,

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: