Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Zalapartakoa

Ados, Europako hauteskundeak bozketa arraroak izaten dira. Egia da, ez dira hautesleria euskaltzale eta aurrerazalea etxetik aterarazteko aproposenak. Eta begi bistakoa da, koalizioa alderdi bakoitzaren batuketa hutsa baino gehiago da. Hori guztia hala izanagatik ere, kezkaturik egoteko arrazoi bat baino gehiago dute Nafarroa Baik eta hura osatzen duten alderdiek. Hain dago urruti koalizioak duela bi urte erdietsi boto kopurua, bere alderdien azken hauteskundeetako emaitzetatik! EAJk Nafarroan egin duen uzta urria ez da noski inor txunditzekoa. Gasteizen boterea galdu ondoan, Alderdia ez dabil bere unerik gozoenean. Baina Erkidego Autonomoan ez bezala, Eusko Alkartasunetik ihesi doazen botoak bereganatzeko gauza ere ez da izan Foru Komunitatean. Nora joan dira boto horiek? Aralarrek eta EAk bultzaturiko Herrien Europa delakora ez, behintzat. Datuak ez dira osotara konparagarri, baina inorendako sekreturik ez da bi alderdi hauek, batera, Nafarroa Bairen bihotza osatzen dutela. Herrien Europa ez zen, beraz, NaBai. Baina ia-ia. Oraingo batuketak batura txarra ekarri ez ezik (2005eko hauteskunde europarretan bakoitza bere aldetik aurkeztuta baino gutiago), azken bozketetan 2008ko orokorrak koalizioak atera zituen boto kopuruen herena ere ez dute lortu Nafarroa Bairen bi zutabe handiek baturik. Iniziatiba Internazionalistaren atzetik gelditu dira, gainera. Hauteskunde lehiara “ezkertiar eta independentista” agertu diren bi alderdi horien damuz, joan den asteaz geroztik ezker abertzale “tradizionala” da, behin berriz, Nafarroako hirugarren indarra (Iparraldean ez da halakorik gertatu, baina horren hausnarketarik inork ez du egin Hegoaldean). Nafarroa Bai sortu aitzineko garai antzuetara itzultzen ari ote gara? Baliteke hala izatea. Koalizioak ilusioa sortzeko gaitasuna galdu du, eta eredua huts egiten ari da. Gogoeta behar du. Eta norabide aldaketa, alde bat baino gehiagotatik. Oraindik garaiz dabil. Oraindik.

Aingeru Epaltza

noviembre 13, 2009 - Posted by | Aingeru Epaltza | ,

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: