Nabaizaleok / Iritzia

Nabaizaleok@wordpress.com

Euskatzaleen beldurra

Euskadiko PPko buru Antonio Basagoiti Iruñera etorri zen atzo, bere alderdikide nafarrekin bilkura egitera. Aspaldi handitik ez zen halakorik ikusten, jendaurrean bederen. Ajuriaeneko maizterra nazionalista izateak, harreman instituzionalak lardaskatu ez ezik, hango eta hemengo norbanako konstituzionalisten arteko joan-etorriak ere traba-tzen zituen, nonbait. Orain, Patxi Lopez lehendakari bilakatzeak eginen du miraria, posible bihurturik ezinezkoa zena. Miguel Sanzek berak adierazi du Euskadiko gobernuburu berriarekin biltzeko duen gogoa, baldin eta harreman berrien oinarria elkarrenganako “errespetua” bada. Itxuraz, orain arteko Jaurlaritzak begirunerik batere ez izaki Foru Komunitateari. Popular euskaditar eta nafarren arteko bileraren harira, eskuin muturreko webgune batean irakurri genuen atzo zein ziren delako “errespetua” jartzeko EAEn bultzatu beharreko aldaketak. Batzuk jadanik ezagunak zaizkigu, hala nola ETB ren eguraldiaren mapa zorionekoari dagokiona. EAEn ohi diren testu liburuei galbahe (edo zanpagailu) konstituzionala pasatzea dugu hurrengoa. Eta hirugarrena, Jaurlaritzak Nafarroako ikastolei azken urteetan eman izan dizkien diru laguntzak ezabatzea. Ibarretxe lehendakari izan den bitartean Gasteizko Gobernuak asots handirik gabeko laguntza politika eraman izan du Nafarroako eta Iparraldeko euskarazko irakaskuntzari, hedabideei eta kultur produkzioari begira. Horri esker berdindu da, hein batean, bateko nahiz ber-tzeko erakundeek euskal kulturari ezartzen dioten itomena. Ez dira milioiak izan. Ez dute dirua jaso beharra zuten guztiek. Alabaina, horiek gabe aise ere nekezago gertatuko zen hizkuntzari kontzeko beharrezko ditugun hainbat errealitateren lana. Jaurlaritza berriarekin euskaltzaleek ez dugu noski beldur egon behar. Sos bat ere ez zaio noski kenduko euskarari. Hala ari zaizkigu behin eta berriz PSE-EEko buruzagiak. Egiaz ari diren, berehala izanen dugu ikusteko parada.

Aingeru Epalza.

noviembre 12, 2009 - Posted by | Aingeru Epaltza | , , , , ,

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: